Maiatza saltsan: Elkarrekin aritzeko aitzakia

Ataria 2016ko mai. 6a, 10:45

Aiztondoko liburutegi berriak elkarlanerako ematen duen aukeran sakontzeko baliatuko dute aurtengo Maiatza Saltsan.

Hilabete osoan izango diren ekitaldiak lotzeko, Plazida Otaño, Aiztondoko liburutegi berria hartu dute oinarri. Maite Amenabar, Zizurkilgo alkateordearen esanetan, «espazio berritzailea izatea da gure helburua, bailarako herrien artean elkarlana bultzatzen duena. Herritarrek eta elkarteek erabili ahal izango dutena beraien ekimenak aurrera eramateko». Horregatik, Maiatza Saltsan programazioko ekitaldi nagusiak herriko elkarteekin elkarlanean antolatu dira.

Loatzo Musika Eskola da eragile horietako bat. Urtero egiten den Europako Musika Eskolen jaialdiaren XII. edizioa Donostialdean egingo da, kultur hiriburutza tarteko. Aitor Lasa, Loatzoko irakasleak aipatu duenez, «musika eskolen parte hartzea eskatu zuten eta Zizurkilen Maiatza Saltsan ekimena egiten dela ikusita, data hori baliatu nahi izan dugu jaialdiaren barruko ekitaldi bat gurera ekartzeko». Bihar, 10:30etik aurrera, Alemaniako bi talde, talde suitzar bat eta Poloniako beste bat ariko dira Zizurkilgo Pasus plazan. Loatzon aritzen diren herriko 80 bat ikaslek hartuko dute parte emankizunean.

Elkarlanarekin jarraituz, Bukalai Zizurkilgo dantza taldeak lehen aldiz Dantzari Txiki Eguna antolatu du maiatzaren 14an. Garbiñe Zaldua dantza taldeko kideak aipatu bezala, «Oinkari, Altzo eta Alurreko dantzariek hartuko dute parte. Talde bakoitzak bina dantza egingo ditu eta amaieran arin-arin, fandango eta kalejira dantzatuko dituzte». Gauean, 22:00etatik aurrera, Bukalaiko dantzari helduenek saioa eskainiko dute eta ondoren Bi punturen artean ikuskizuna taularatuko dute Alurr taldekoek.

Aiztondoko liburutegiak topagune izan nahi duenez, «elkarrekin lanean aritzeko ohitura horren inguruko hausnarketa egin nahi dugu Maiatza Saltsan programazioan», aipatu du Ainhoa Larrea kultura teknikariak. Maiatzaren 3tik aurrera, asoziazionismo eta kooperazionismoaren inguruko jardunaldiak ospatuko dira Zizurkilen. Ekimenak borobiltzeko, hilaren 28an, Asteasun El Salvadorreko Meangera eskualdearekin Aiztondok duen senidetzea ospatzeko egunera joateko deia luzatu dute Zizurkilgo udal ordezkariek.

MAIATZAK 7, LARUNBATA

10:30. Emusik jaialdia. Musika Eskolen Europako XII. Jaialdiaren barruan, Alemania, Polonia eta Suitzako musikariak ariko dira Loatzo Musika Eskolako kideekin batera, Pasus plazan.

MAIATZAK 8, IGANDEA

09:00-14:00. Katu Beltz bigarren eskuko azoka Pasus plazan (euria eginez gero, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian).

MAIATZAK 13, OSTIRALA

18:00. Plazida Otaño liburutegian Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako liburuxkaren aurkezpena eta bi idazle zizurkildar sarituren ipuinak kontatuko dira 8-10 urte arteko gaztetxoentzat.

MAIATZAK 14, LARUNBATA

17:30. Dantzari Txiki Eguna, herriko Bukalai dantza taldeak antolatuta.

22:00. Bukalai dantza taldeko helduenek saioa eskainiko dute eta ondoren, Bi punturen artean ikuskizuna eskainiko du Alurr taldeak Pasus plazan.

MAIATZAK 15, IGANDEA

10:00. Meza

11:45. Pilota partidak eskuz binaka.

13:15. Aizkoran Atutxa eta Otaegi, Irazu eta Alkizaleteren aurka.

14:00. Bazkaria Iriarte jatetxean bertsolari eta trikitilariekin.

MAIATZAK 18, ASTEAZKENA

19:30. Beñat Barandiaran zizurkildarrak zuzendutako Zertarako musika? dokumental emanaldia. Plazida Otaño liburutegian.

MAIATZAK 20, OSTIRALA

17:00. Otaño eskolako parke berriaren inaugurazio ekitaldia eta Chertat ipuin kontaketa saioa arabiarrez eta euskaraz.

MAIATZAK 21, LARUNBATA

11:00. Zizurkil Goian XVIII. Biatloia.

18:00. Kultur festa nigeriarra. Kutulra desberdinetako haurren musika emanaldia eta ondoren, helduen emanaldia eta nigeriar janari dastaketa.

MAIATZAK 23, ASTELEHENA

19:00. Asoziazionismoa eta kooperazionismoa gaur egu n jardunaldien barruan, Benin kale gorriko haurrak erakusketaren inaugurazioa Plazida Otaño liburutegian.

19:30. Bolondres izan nahi al duzu? mahaingurua Iñaki Vergararen eskutik.

MAIATZAK 24, ASTEARTEA

19:30. Kepa Fernandez de Larrinoaren hitzaldia: Gizartea eraldatu herritarrak antolatuz izenburuarekin. Plazida Otaño liburutegian.

MAIATZAK 25, ASTEAZKENA

19:00. Asoziazionismoa eta kooperazionismoa gaur egu n jardunaldien barruan Kooperante izan nahi al duzu? argazki erakusketaren inaugurazioa Plazida Otaño liburutegian.

MAIATZAK 26, OSTEGUNA

19:00. Josu Iztuetaran Biziminez dokumentala Plazida Otaño liburutegian.

MAIATZAK 27, OSTIRALA

11:30. Ipuin solidarioak Plazida Otaño liburutegian.

17:00. ikastetxeetako bertsolaritza ikasle, Bukalai dantza taldeko dantzari eta Loatzo Musika Eskolako koroko haurren emanaldia, Atxulondon.

Iluntzean. Zizurkilekin senidetutako Lladoko ordezkariei ongietorri ekitaldia egingo zaie.

MAIATZAK 28, LARUNBATA

Egun osoz. Segundo Montes / Meanguera - Aiztondo bailarako senidetze eguna Asteasun.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!