Oporretan Euskaraz udaleku irekietan izena emateko epea zabalik

Ataria 2016ko maiatzaren 4a

Maiatzaren 27ra arteko epea egongo da izen emateko Zizurkilgo Udalak Ernio Bidea 9A behea helbidean dituen bulegoetan.

Udalekuak ekainaren 27an hasiko dira eta uztailaren 22an amaitu. Ordutegia 09:30etik 13:30era artekoa izango da. Urtero bezala, Oporretan Euskaraz udalekuak Pedro Mari Otaño ikastetxean egingo dira.

Lehenengo seme-alabaren kuota 80 eurokoa izango da, eta bigarren eta ondorengo seme-alabena 40 eurokoa. Ordainketa transferentzia bidez egin ahal izango da, Zizurkilgo Udalaren kontu-korronteren batean, edo, bestela, esku-dirutan ordaindu ahal izango da. Transferentzia egitea erabakiz gero, ordainagiria aurkeztu beharko da izena emateko garaian.

Umea Olaederra kiroldegiko bazkidea bada, komeni da bazkide-txartelaren fotokopia aurkeztea eskaera-orriarekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!