Goizeko 9:00etan aterako da autobusa, Oria paper fabrika paretik. Irteeraren prezioa 30 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 35 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Izena emateko egunak izango dira apirilaren 11, 13a, 14a, 15a, 18a eta 19a, Elizpe jubilatu etxean bertan.
Horrez gain, Elizpe jubilatu elkartekoek gogorarazten dute oraindik badagoela tokia ekainaren 15etik 24ra bitartean Almuñecarrerako antolatu duten bidaiarako.