Martxoaren 12an egingo dute Zizurkilen Txapel Eguna

Jon Miranda Labaien 2016ko martxoaren 3a

Aurten Bernardo Arregiri jantziko diote txapela. Martxoaren 12ko afarirako tiketak salgai daude Iriarten eta Zentroan.

Arratsaldeko 16:00etan abiatuko da eguna, txapeldunak musean arituko dira Zizurkil Goiko Zentroan. Ondoren, 18:00etan Bukalai dantza taldearen emanaldia izango da Intxaur frontoian eta segidan egingo dute triki-poteoa.

Gaueko 21:00etan txapeldunen afaria izango da eta betiko menua izango dute: arrain-zopa, oilaskoa, postrea, kafea eta kopa. Amaia Agirre eta Aritz Mujika ariko dira bertsotan.

XXIII. aldia da Txapel Eguna antolatzen dutena Zizurkilen eta aurten, Bernardo Arregiri jantziko diote. Berak izango du, abuztuan, Zizurkilgo jaietako txupinazoa botatzeko ohorea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!