Elizpe erretiratuen elkarteak bazkaria egingo du Aginagan

Ataria 2016ko otsailaren 18a

Martxoaren 12an egingo dute sagardotegian bazkaria eta bestalde, Almuñecar eta Granadara 10 eguneko bidaia antolatu dute

Zizurkilgo Elizpe erretiratuen elkarteak bazkaria antolatu du Aginaga sagardotegian, martxoaren 12an, bazkide guztientzat. Bazkalostean musika egongo da, nahi duenak dantza egiteko. Prezioa 26 eurokoa da, bazkide guztientzat. Izena emateko, Elizpe jubilatu elkartean bertan eman ahal izango da, honako egun hauetan: otsailaren 22, 24, 25, 26 eta 29an eta martxoaren 2, 3, 4, 7 eta 9an.

Horrez gain, Elizpe jubilatu elkarteak gogorarazten du bidaia antolatu duela Almuñecar eta Granadara ekainaren 15etik hasita 10 egunerako. Interesa duenak elkartean bertan galde diezaioke Pilarri bidaiaren nondik norakoen berri. Azkenik, Elizpe elkarteak gogorarazten du dagoeneko kobratzen ari direla 2016ko kuotak. 12 euroko prezioa du urteko kuotak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!