Joseba Otaegi binakako finaletik kanpo geratu da

Asier Imaz 2016ko otsailaren 16a

Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketaren jardunaldia jokatu zen igandean Oñatin. Joseba Otaegi zizurkildarra bertan aritu zen lanean, Juan Jose Lopez Azpilikueta lagun zuela.

Aurkariak, bi leitzar: Ruben Saralegi eta Jon Rekondo. Irabazleak sari handia zuen: finalerako txartela. Otaegik eta Lopez Azpilikuetak ezin izan zuten txartel hori lortu, 21 minutu eta 31 segundoko denboran amaitu baitzituzten lanak. Leitzarrak, 19 minutu eta 40 segundoan ibili ziren. Beraz, azken hauek jokatuko dute finala.

Otsailaren 28an, igandean, Azpeitian jokatuko da binakako txapelketaren finala. Izarraitz pilotalekuan hiru bikote hasiko dira lanean, 12:00etan. Azken sailkatuekin batera, iazko txapeldunak egongo dira: Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza. Horiekin batera, txapela irabazteko faborito nagusiak: Laurece O’Toole australiarra eta Iker Vicente nafarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!