Pasaiara joateko irteera antolatu dute Zizurkilgo emakumeentzat

Ataria 2016ko otsailaren 11

Zizurkilgo Udalak emakumeen irteera antolatu du martxoaren 5erako, larunbaterako, Pasaiako Albaola museora

Autobusa 10:00etan aterako da Zizurkil Goitik eta 10:10ean Zizurkil Behetik, eta Pasai San Pedrora joango dira lehenik, Albaola museoa bisitatzeko.

Bisitaren ondoren, badia zeharkatzen duen itsasontzia hartuko dute, Pasai Donibanera joateko. Izan ere, bertako Mirones jatetxean izango dute bazkaria. 1. eta 2. platerak aukeratu behar dituzte izena emateko garaian. Bazkalostean, DJ batekin dantzaldia izango dute.

Irteeraren prezioa 30 eurokoa izango da. Izena emateko aukera izango dute Aurrera plazako udal-bulegoetan eta Atxulondo liburutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!