'Torturaren egia itzaletik argira' lelopean ekitaldiak egingo dituzte

Ataria 2016ko otsailaren 11

Torturaren aurkako egunean egingo dituzte ekitaldiak Zizurkilen, Joxe Arregi herritarraren omenez

Joxe Arregi zizurkildarra torturatuta erail zutela 35 urte beteko dira larunbatean, otsailaren 13an. Bere sorterrian ekitaldiak egingo dituzte egun horretan. 09:00etan Haizetsura ibilaldia egingo dute Pello Mari Otaño plazatik abiatuta. Ondoren, Joxe Arregi plazan 13:00etan ekitaldia egingo dute eta amaitzeko Urkamendi elkartean bazkaria izango da.

Bazkarirako izen emateko zerrendak Iriarte jatetxean eta Egarri tabernan daude jarrita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!