Cesar Arrondo euskal jatorria duen irakasle argentinarraren hitzaldia

Ataria 2016ko urtarrilaren 14a

Zizurkilgo Hernandorena kultur elkarteak antolatu du solasaldia. Igandean, urtarrilaren 17an, 12:00etan, Iriarte kultur etxean izango da

La Platako unibertsitateko historia irakaslea da Cesar Arrondo eta aldi berean euskal kulturaren zabaltzailea eta euskal diasporaren militante aktiboa. Eusko Jaurlaritzak euskara eta euskal kultura suspertzeko lektoradoak antolatu ditu munduan zehar eta Cesar Arrondo da La Platako lektoradoaren arduraduna.

Pello Mari Otaño dela eta harreman estuak ditu Arrondok Hernandorena kultur elkartearekin. Igandean, Zizurkilen, Argentinan egin berri diren hauteskundeen balorazioa egingo du eta Hego Amerikako hainbat estaturen egoeraz ariko da, beteak beste, Brasil, Venezuela eta Kolonbiako egoerak aztertuko ditu. Horrekin batera, Kataluniako eta Euskal Herriko egoerak Argentinatik nola ikusten dituzten aztertuko du euskal jatorriko irakasle argentinarrak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!