Kataluniako prozesuaz eta erabakitzeko eskubideaz Zizurkilen

Ataria 2015eko abenduaren 16a

Zizurkilgo EH Bilduk ekitaldi politikoa antolatu du ostegunean, Atxulondo kultur etxean 19:30ean. EH Bilduko kide, Joseba Permach ariko da, Lladoko alkate Joan Fabrega eta Roman Brugués zinegotziarekin batera

Kataluniako prozesuaz eta erabakitzeko eskubideaz hitzaldia eskainiko dute hiru kideek eta ondoren bertaratutakoentzat luntxa izango da kultur etxean.

Joan Fabrega Lladoko alkatea da eta ERCko Gironako diputatua. Katalunian irailaren 27an ospatu ziren hauteskundeen bezperetan hitz egin zuen TOLOSALDEKO ATARiAk Fabregarekin.

2014ko maiatzetik dago Zizurkilekin anaieratuta Gironako Llado herria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!