Hamaiketakoa

Hamaiketako berezia Zizurkildik

Ataria 2015eko abenduaren 11

Hamaiketako berezia Zizurkildik. Herritar ugari pasa dira mikrofono aurretik. Hemen guztien elkarrizketak:

 

Joxe Mari Luengo alkateak herriko proiektuen berri eman du. Besteak beste, laster martxan izango den liburutegi berriaz hitz egin du.

Zubimusu Ikastolako eta Pedro Mari Otaño eskolako gaztetxoak ere hurbidu zaizkigu, ikastetxetik bultzatzen dituzten ekimenez hitz egitera.

Unai Mendizabal bertsolariak Zizurkili jarritako bertsoak kantatu dizkigu.

Joxin Azkuek Zizurkilgo historia eta kulturaz hitz egin digu, besteak beste, 400. urteurrena eta toponimiaz.

Juan Manuel Erasun ere izan dugu, segaz, aizkoraz eta pilotaz solasean. Igande honetan bertan izango den Zizurkilgo pilota txapelketako finalaz aritu zaigu, besteen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!