Bigarren eskuko azoka, igandean

Ataria 2015eko azaroaren 4a

Hileko bigarren igandea izaki, Bigarren Eskuko Azoka egingo da azaroaren 8an, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.

Azokak goizeko 9:00etan irekiko ditu ateak eta eguerdiko 14:00etara bitartean egongo da postuak ikusteko aukera.

Edonork har dezake parte azokan, baldintza bakarra da aurrez izena ematea, 619203058 telefono-zenbakian.

Postua jarri nahi duenak ekarri beharko ditu postua jartzeko behar dituen materialak: mahaia, aulkiak...

Euria eginez gero, azoka Pedro Mari Otaño ikastetxean egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!