Bertan behera geratu da bigarren eskuko azoka

Ataria 2015eko urriaren 15a

Igandean zen egitekoa. Tradizio handiagoko beste bigarren eskuko azokak ere badirenez egun horretan bertan, azkenean bertan behera utziko da Zizurkilgo urriko azoka, postuak jartzen dituztenek eurek hala eskatuta.

Hurrengo azoka azaroaren 8an izango da, Joxe Arregi plazan, goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Parte hartu nahi izanez gero, baldintza bakarra da aurrez izena ematea, telefono-zenbaki honetara deituta: 619203058 (Naiara). Postua jarri nahi duenak berak eraman beharko ditu postua jartzeko behar dituen materialak: mahaia, aulkia...

Euria eginez gero, azoka Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!