Jon Irazu zizurkildarra bigarren Euskadiko Aizkora Txapelketan

Maier Ugartemendia 2015eko urriaren 12a

Aitzol Atutxa dimarra izan da bigarren urtez txapelketako irabazlea; Otaegi zizukildarrak seigarren egin du

Gaur eguerdian, Basauriko Artunduaga kiroldegiko pilotalekuan jokatu da lehen mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako finala. Eskualdeko bi ordezkari zeuden sei aizkolarien artean, Jon Irazu eta Joseba Otaegi zizurkildarrak. Irazuk bigarren egitea lortu du, baina, Otaegik seigarren eta azken postua lortu du.

Lehia handia izan da aizkolarien artean. Hirugarren enborrera arte ez du lortu arerioekiko distantzia nabarmenenik Atutxak, baina hortik aurrera bigarrenarekiko tartea handitzen joan da, eta amaierarako argi zegoen Atutxak bigarrenez lortuko zuela Euskadiko Txapelketako txapela Dimara eramatea. Guztira, 42 minutu eta 36 segundoan bukatu du proba.

Lau minutu gehiago behar izan ditu Irazuk lanak amaitzeko. Bigarren posturako ere ez da lehia handirik izan, amaierarako argi baitzegoen Irazu izango zela bigarren. Azken asteetan aizkoran ondo ari zela ikusi arren, nolabaiteko ezustekoa eman du zizurkildarrak, emaitza bikaina lortuz. Amaieran, Euskal Telebistari egindako adierazpenetan adierazi du «asko sufritu» duela, baina emaitzarekin gustura dagoela, eta aurrera jarraitzeko garaipen «garrantzitsua» izan dela.

Otaegik 51 minutu eta 55 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko, bosgarren geratutako Larrañagak baino segundo bat gehiago besterik ez.

Lanak egiteko denborari lotuta, aipatu Anjel Arrospide leaburuarrak 1993an, txapelketako errekorra jarri zuela; 29:57ko denborarekin. Gaur Atutxak behar izan dituenak baino 13 minutu gutxiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!