Alebin mailako pilotarien artekoak izango dira lehen partida hauek. Ziotza Pilota Elkarteak antolatzen du eta benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako pilotariek hartzen due parte bertan. Hurrengo asteetan igandero izango dute hitzordua Zizurkilgo frontoian. Finalak abenduaren 13an jokatuko dira.