Nafarroa Oinezera autobusa, Zizurkildik

Ataria 2015eko urriaren 8a

Urriaren 18an izango da aurten Nafarroa Oinez, Baztanen. Hamabortz, ama bat lelopean, Baztan ikastolaren alde dirua lortzen saiatuko dira antolatzaileak.

Zizurkilgo Udalak bat egiten du ekimen horrekin, eta, hori dela eta, autobusa antolatu du, Tolosako Galtzaundi elkartearekin elkarlanean. Autobusa goizeko 09:50ean aterako da Oria paper-fabrikaren aurreko autobus-geltokitik, eta arratsaldeko 19:00etan itzuliko da.

Autobusean joan nahi izanez gero, Aurrerako udal-bulegoetan eman behar da izena. Izena emateko garaian bertan egin beharko da ordainketa. Prezioari dagokionez, 10 euro kobratuko zaie Atarikideei eta 12 euro Atarikide ez direnei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!