Urriaren 11 egingo den Azoka Bereziaren atarian, lore, landare, zuhaitz, baratza eta naturaren inguruko beste hainbat galdera argituko dituen hitzaldia antolatu du Zizurkilgo Udalak, festa batzordearekin batera. Jakoba Errekondo agronomialaria Zizurkilen izango da. Argitaratu berri duen Bizi baratzea liburua aurkeztuko du eta bertaratutako herritarren zalantzak argituko ditu banan bana. Hitzaldia bihar izango da, Iriarte kultur etxean, 19:00etan.