Batzorde parte hartzaileak hasi dira martxan legealdi berrian

Ataria 2015eko irailaren 28a

Lehen batzordea kulturakoa izango da, Iriarte kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Astelehenean, hilak 28, egingo da legealdi berriko lehen batzordea. “Duela lau urte hasitakoaren bidetik jarraituz, gure helburua da nahi duten herritarrak eta udal ordezkariak elkarrekin egotea batzordeetan”, azaldu du Ion Ander Esnaola parte hartze zinegotziak. Besteak beste, ikastaroak, azoka, eta liburutegi berriaren proiektua izango dira mahai gainean. “Pixkanaka martxan jarriko dira beste batzordeak ere. Interesa duen herritar oro gonbidatuta dago”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!