Janari bankua abian Zizurkilen

Ataria 2015eko irailaren 8a

Duela bi urte abian jarri zen egitasmoari jarraipena ematea da Udal gobernuaren asmoa.

"Oraindik antzera dirau beharrean dira Zizurkilgo familien kopuruak, 130en bat herritar dira eta elikagai bankua eurentzat laguntza handia bihurtu da”, adierazi du Maite Amenabar ongizate zinegotziak. Elikagai sorten antolaketa errazteko talde finko bat osatu dute Udal ordezkari eta herritar zenbaitek baina gehiagoren laguntza behar izaten da.

Elikagaiak datozen egunetan iritsiko dira eta elikagai sortak egiteko bi egun jarri dituzte. Irailak 11 ostirala arratsaldez eta 12 larunbata goizez. Ordu terdiko lan txandak egitea da asmoa. Interesa duenak gizarte zerbitzuetara dei dezake izena emateko: 943-693930. “Guztion artean zizurkil bidezkoago bat egitea da helburua”, azpimarratu du Amenabarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!