Gipuzkoako Futbol Federazioak zelai berriagatik agindutako dirulaguntza eman dio Udalari

Ataria 2015eko irailaren 8a

Juan Luis Larrea, Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentearen eskutik jaso du Joxe Mari Luengo alkateak Danenako futbol zelaia berritzeagatik agindu zion diru-laguntza.

Zelai berria egiteko inbertsioa, Udalak, Foru Aldundiak eta Federazioak osatu dute. Hain zuzen ere, azken honek 100.000 euroko kopuruaren entrega egin du aste honetan. Bilkura horretan, Danena Kirol Elkarteko ordezkaritza bat ere izan zen, zelai berriaren dinamika eta aurrera begira dituzten proiektuak azaltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!