Elbarrenako jaiak 2015

Melokotoia zintzilikatu eta festak hasi dira Elbarrenan

Ataria 2015eko irailaren 4a

 2 1441353324921
 8 1441353326506
 24 1441353329787
 30 1441353331136
 1 1441353324592
 3 1441353325160
 4 1441353325414
 5 1441353325814
 6 1441353326050
 7 1441353326297
 9 1441353326693
 10 1441353326919
 11 1441353327145
 12 1441353327360
 13 1441353327548
 14 1441353327740
 15 1441353327951
 16 1441353328175
 17 1441353328395
 18 1441353328594
 19 1441353328816
 20 1441353329018
 21 1441353329205
 22 1441353329396
 23 1441353329585
 25 1441353329979
 26 1441353330169
 27 1441353330375
 28 1441353330572
 29 1441353330902
 31 1441353331472
 32 1441353331667
 33 1441353331860
 34 1441353332065
 35 1441353332250
 36 1441353332454
 37 1441353332641
 38 1441353332846

Iluntzeko 20:00etan Pasus etxeko balkoitik bota zuen Ordago blusa beteranoak jaiei hasiera emateko suziria. Elbarrenako jaietako irudia den melokotoia festa gunetik egongo da zintzilik asteazkena bitartean.

Jun da Jo txarangak lagunduta atzo arratsaldeko 19:00etan atera zen danborrada herrikoia plazatik eta herrian itzuli bat egin ondoren itzuli zen plazara. Tartean Oporretan Euskarazekoen eskutik herriko haurrek jolas kantak egin zituzten.

20:00etan puntuan, Ordago blusako kideak igo ziren Pasus etxeko balkoira. Aurten, Atxulondo kultur etxean egiten ari diren lanengatik aldatu dute txupinazoa botatzeko tokia. Melokotoiak egin zituen aurkezpen lanak: "jai herrikoi eta parte hartzaileago batzuen alde Ordagok egin duen lana eskertu nahi dugu, gainerakoentzat eredu izan baitzarete".

Txantxa artean, beteranoak direla eta erretiroa hartzeko gonbita luzatu zien Melokotoiak, "errelebo kontratuan pentsatzen hasi beharko duzue". Azkar hartu zuten hitza Ordago blusakoek: "ez gaude erreleboetarako eta aurten ere, etxera erretiratzen azkenekoak izango garela ziurtatzen dizuegu". Opariak ere jaso zituzten festa batzordearen eskutik, aginte makila eta zatoa eraman zituzten aldean.

Falta diren herritarrak izan zituzten gogoan Ordago blusakoek, baina bereziki birekin gogoratu ziren: Anttonio zendutako euren kidearekin eta Gregoriorekin, espetxean daukaten lagunarekin.

Suziria bota eta txanpain botilak astindu ondoren, danborradako kideak plazan pieza pare bat eskaini eta beste itzuli bat eman zuten Ubare auzoan barrena. Olentzo jatetxeak jarri zuen afaria atzo tea goizaldera karaokea izan zuten festen lehen egunari amaiera emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!