Jon Erasunek Antiguako pilota txapelketa irabazi du, hirugarrenez

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 31a, 13:53
Argazkia: EITB

Asier Arteaga lasartearrarekin batera osatu du bikotea zizurkildarrak, eta 10-22ko emaitzarekin gailendu zitzaizkien Laso eta Murgiondori.

Erasunek Antiguako pilotalekuan txapela janzten duen hirugarren aldia da jarraian. Duela bi urte jubenilen mailan ere irabazle izan zen, hain justu, aurten ere bikotea osatu duen Arteagarekin. Pasa den urtean, berriz, Ioritz Arrietarekin batera eskuratu zuten txapela, nagusien mailan.

Txapelketa bikaina egin arren, Erasunek ez zuen jokatu bere partidarik onena finalean. Neurketaren hasieran asko zigortu zuen bikote gorriak, eta gerora nabaritu zen. Bost pilota galdu zituen. Arteaga, berriz, fin ibili zen aurrean, bera izan zen partidako onena, 10 tanto eginda.

Ikusleek ere gozatu zuten, eta tanto bukaera bat baino gehiagotan txalo zaparradak izan ziren. Adibidez, 9-19koa. Lau pilotariek sekulako tantoa jokatu zuten bai erasoan baita defentsan ere, eta Erasunek zabalean egindako dejada batekin amaitu zen.

Jarraian, finaleko bideoa (ETB4) osorik: 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!