Irazu bigarren eta Otaegi laugarren urrezko kopan

Ataria 2015eko abuztuaren 17a

Donostiako Trinitate plazan jokatu zen aizkorako urrezko kopa eta Aitzol Atutxa bizkaitarra izan zen garaile. Jon Irazu izan zen bigarren, Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi eta Jose Mari Olasagastik jarraituta.

XXX. Urrezko kopa jokatu zuten aizkolariek eta hamalau kana-erdiko ebaki behar izan zituzten. Aitzol Atutxa izan zen lehenengoa 32'07'' behar izan zituen. Bizkaitarra zen faboritoa eta ez zen ezustekorik izan, Aitzol Atutxak hiru urte zeramatzan bigarren izaten eta azkenean lortu zuen urrezko kopa. Jon Irazu Zizurkildarrak ere lan bikaina egitea lortu zuen eta merezitako bigarren postua lortu zuen, 34'06'' behar izanda. Iñaki Azurmendi hirugarren izan zen 34'13''-ko denborarekin. Laugarren postua, Joseba Otaegi Zizurkildarrarentzat izaan zen. Joseba Otaegik, Unai Otañoren lekua hartu zuen eta lan ona egin zuen ere, bere denbora 37'29'' izan zen. Azken postua, Igeldoko Jose Mari Olasagastirentzat izan zen 39'36''-ko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!