Zizurkil Goiko jaiak 2015

Zizurkil Goiko jaietako egitaraua

Ataria 2015eko uztailaren 29a

Abuztuaren 13an oilasko biltzearekin emango diete hasiera festei eta 16an bukatuko dira.

ABUZTUAK 13, OSTEGUNA
6:30. Herriko baserrietan zehar oilasko biltzea.
13:30. Txapel Eguneko Txapeldun izendatu zen Malli zenaren senideek jaurtiko dute suziria.
18:00. Arraza libreko I. Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa Lartingo zelaietan.
21:00. Herri afaria plazan (tiketak ohiko lekuetan salgai).
Ondoren. Zesuma dantza taldea.

ABUZTUAK 14, OSTIRALA
UMEEN EGUNA
11:45. Kroserako izen ematea.
12:00. Krosa.
12:30. Buruhandiak eta ondoren, jolasak.
14:00. Bazkaria herriko umeentzat.
15:30-19:30 Puzgarriak, kart pista eta jolasak.
16:00. XXVI. Mus Txapelketa (izen ematea 15 euro bikoteko).
22:00. Zimiterioko XIII. Pilota Txapelketa Malli memoriala. 3. eta 4. postuak eta finala.
PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA
00:00. Kontzertua: Petti.
Ondoren. Gugaz taldea plazan.

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
AMA BIRJIN EGUNA
12:30. Meza nagusia.
Jarraian. Umeen pilota partidak zimiterioan.
13:00. Balkoi eta atari ederrenen erakusketa plazan eta sari banatzea.
17:00. XI. Trikiti Txapelketa.
18:30. Herritarren arteko herri kirol lehia.
Ondoren. Sagardo dastaketa plazan, Zizurkilgo eta Añorgako erraldoi eta buruhandien konpartsak giroa alaitzen.
23:00. Bertsolarien saio nagusia: Jon Maia, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Amets Arzallus. Gai jartzaile: Igotz Alkorta.
Ondoren. Laiotz taldea goizaldera arte.

ABUZTUAK 16, IGANDEA
12:30. Herri kirol erakustaldia:
• Harri-jasotzen: Telleria anaiak.
• Aizkoran:Jon Irazu - Iñaki Azurmendi eta Joseba Otaegi - Joxe Mari Olasagasti.
14:00. Erretirodunen eta herri kirolarien bazkaria, trikitilariek alaituta.
18:00. Idi-probak plazaberrin.
MOZORRO GAUA: Gai librea.
21:00. Oilasko afaria (tiketak erosteko epea: abuztuak 14).
Ondoren. Trakets taldearekin gau pasa.
Goizaldera. Mozorro onenei saria.
• Taldeko saria: 10 lagunentzako afaria.
• Bakarkako saria: 2 lagunentzako afaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!