2015/07/24 19:00
Irailaren hasieran ospatuko diren Elbarrenako festetarako konpartsa ari dira antolatzen jai batzordea. Dantzariak, musikariak, erraldoiak, eta buruhandiak aterako dira konpartsan eta herrian zehar auzoz auzo ingurutxoa dantzatzea da asmoa. Dantza ikasteko entseguak antolatu dituzte uztaileko ostiral guztietan. Entseguak iluntzeko 19:00etan izaten dira, Pedro Mari Otaño ikastetxeko gimnasioan. Antolatzaileen esanetan, oso dantza erraza da, edonork ikasteko modukoa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?