Zizurkilgo Udalak era berean, babesa azaldu dio indarkeria jasan duen emakumeari bere eskura dauden bitartekoak eskaintzen dizkiola esan du. "Hau ez da herrian gertatu den lehenengo eraso sexista, baina espero dugu azkena izatea. Zeren eta, argi utzi nahi dugu: Ez dugu emakumeen aurkako eraso sexistarik onartuko. Aski da!", esan du.