Eraso sexista bat salatzeko elkarretaratzea deitu du Zizurkilgo Udalak

Asier Imaz 2015eko uztailaren 9a

Villabonan martxoan egin zuten elkarretaratzea, eraso sexisten aurka.

Mobilizazioa gaur, osteguna, 20:00etan izango da Joxe Arregi plazan. Ustezko eraso sexista goizeko 02:00etan gertatu zen.

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, "eraso sexista goizeko 02:00etan gertatu zen. Emakumeak berak salatu zuen bere bikotekidearengandik jasotako erasoa, eta gizonezkoari urruntze agindua jarri diote. 

Ustezko eraso sexistaren aurrean, udalak elkarretaratzera deitu du, gaur. Joxe Arregi plazan egingo da mobilizazioa, 20:00etan, "emakume erasotuari babesa eskaini eta gertaera irmo salatzeko". Elkarretaratzearen leloa ondorengoa izango da: Emakumeen aurkako eraso sexistarik ez! Aski da!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!