Uda iritsi da Gaztezulora, ekintzaz beteta

Ataria 2015eko ekainaren 23a

Ikasturtea amaierara iristen ari da, eta Gaztezuloko erritmoa bizi-bizi jarri da. Programazio oparoa prestatu du Izaskun hezitzaileak udako hilabeteetarako.

Denetarik egin ahal izango dute haur, nerabe eta gaztetxoek: tailerrak, kirola, eskulanak, jaiak, irteerak...

Irteeretan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, Izaskun hezitzaileari 626 623 107 zenbakira deituta.

Urte barruan bezala, udan ere Gaztezuloren erabilera adinaren arabera antolatuta egongo da. Astearte eta ostegunetan 9-12 urte artekoak ibiliko dira, eta ostiral eta larunbatetan 13-17 artekoak.

Egun bakoitzean egingo diren ekintzen informazioa hemen topatu daiteke:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!