Haur, gazte zein helduek har dezakete parte entseguetan. Haurren kasuan, heldu batek lagunduta joatea eskatzen dute. Bukalaik helduak animatu nahi ditu batez ere, helduak falta izaten baitira urtero, eta ikuskizunak asko irabaziko baitu adin guztietako jendearen partaidetzarekin.
Ondoren, ekainaren 23an, kalejira egingo dute denek auzoz auzo, Joxe Arregi plazatik 19:30ean abiatuta. Itzulia amaitzean, 22:30ak aldera, sua piztuko dute Joxe Arregi plazaren atzealdean, eta entseguetan ibili direnek San Juan dantza egingo dute suaren inguruan.
Festaren amaiera gisa, zizka-mizkak egongo dira gerturatzen diren guztientzat.