UEUn parte hartzeagatik diru-laguntzak herritarrentzat

Ataria 2015eko ekainaren 10a

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 25etik ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte.

Jardun! lelopean, aurten Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroak honako data eta toki hauetan izango dira:

- Eibarren, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, eta uztailaren 13tik 17ra.

- Baionan, uztailaren 8tik 10era.

- Iruñean, uztailaren 20tik 22ra.

Zizurkilen erroldatuta egonez gero eta ikastaroetan parte hartuz gero, ikastaroaren amaieran diru-laguntza eskatu ahal izango da Zizurkilgo Udalaren Aurrera plazako bulegoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!