Euskara eta antzerkia uztartuta, Alea Tita Konba ekimenean

Ataria 2015eko ekainaren 4a

Alea Tita Konba ikastaroan parte hartzen duten gazteek emanaldia eskaini zuten asteazkenean. Ikasle guztiek ipuin labur bana kontatu zuten, euskaraz.

Astero-astero entseatzen egon ondoren, joan den asteazkenean Alea Tita Konba ekimenean parte hartu duten ikasleek, 2014-2015 ikasturtean zehar ikasitakoa gurasoei eta gainerako ikaskideei erakusteko aukera izan zuten.

Zizurkilgo Udalak urteak daramatza Alea Tita Konba ikastaroa eskaintzen guraso euskaldunak ez dituzten ikasleei. Ikastaroaren bitartez, umeei euskara nagusi izango den ingurune ludiko bat eskaini nahi zaie. Horrez gain, skola-eremutik kanpo euskararen ikaskuntza eta euskararen erabilera sustatu nahi da.

Horretarako bitarteko gisa antzerkia erabiltzen dute, eta aisialdiko hezkuntzan trebatutako hezitzaile bat arduratzen da ikastaroa emateaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!