Plazaren eraberritze osoa proposatzen du EH Bilduk Zizurkil goian

Ataria 2015eko maiatzaren 6a

20 urteko geldialdiaren ostean, etxebizitza berrien eraikuntza hasiko da epe motzean Zizurkil goian. “Horrek aurretik egin nahi genuen plazaren berritzea atzeratu du baina etxebizitza proiektua aurreratzean, plazaren berritze osoa gauzatuko dugu”, nabarmendu du Joxe Mari Luengo zerrendaburuak.

“Koalizioan argi eduki dugu orain egoeran ezin genuela jarraitu: plaza oinezkoentzat irabazteak, hasieran ohitura aldaketa eragin arren, azkenean guztion mesederako izango baita”, nabarmendu du. Plaza eraberritzerako zuhaitzarekin zer egin ere erabaki beharko da. “Aurrez esan izan dugun moduan, herritarrekin batera erabakiko dugu proiektuan txertatzeko”.

Etxebizitza aukera

Etorkizunera begira, Zizurkil goiaren garapenaz ere gogoeta ireki behar dela dio koalizioak. “Udalak ez du lursailik apenas eta izan dugun egoera ekonomikoarekin, ez da erraza izan etxebizitzen gaia. Datorren legealdian herritarrek dituzten beharrak identifikatu eta gogoeta ireki behar dugu bide bat markatzeko Zizurkil Goiaren etorkizunerako”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!