Pasahitza (zaharra)

"Pozez, baina, tentuz bizi dugu Ander espetxetik ateratzeko unea"

Ataria 2015eko otsailaren 27a

Hileko azken ostirala izaki, Etxerat euskal preso eta iheslarien senideen elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu gaurko. Lourdes Azurmendi eta Maialen Geresta Ander Geresta presoaren ama eta arreba izan ditugu Ataria irratian.

Zizurkildarra Lugoko (Espainia) espetxean, 700 kilometroko distantziara dago une honetan, eta ekainaren 6an geratuko da aske.

Gogotsu daude egun hori iritsiko zain, baina, urduritasunarekin ere bizi dute, "edozein aldaketak atzeratu egin baitezake data hori". Bestalde, "herri honetan zerbait lortuko bada, denen artean izango da", adierazi dute. Beste zizurkildar bat, Mikel Egibar, Zaragozako (Espainia) espetxean preso, maiatzaren 23an geratuko dela libre ere gogoratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!