Zubimusu ikastola eta Zizurkilgo Udala, hitzarmena negoziatzen

Ataria 2015eko otsailaren 14a

Ikastolari «segurtasun juridikoa eta egonkortasuna» emateko ari dira lanean

Zubimusu ikastolako eta Zizurkilgo Udaleko ordezkariak hitzarmena negoziatzen ari dira ikastolari «segurtasun juridikoa eta egonkortasuna emango dion akordioa» lortu nahian. Zubimusuk adierazi duenez, udalak legealdiaren hasieran azaldu zuen ikastolarekin idatzizko hitzarmen iraunkor bat egiteko asmoa bi aldeentzat, eta beraziki, ikastolako erabiltzaile diren herritarrentzat segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko.

Zentzu honetan, udala prest dago berea den eraikina uzten jarraitzeko eta Zubimusurekin hitzarmeneko xehetasunak lotzen ari da. «Bi aldeen helburua aurki hitzarmena sinatzea da», esan dute ikastolako arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!