Torturaren aurkako ekitaldia egingo dute igandean

Ataria 2015eko otsailaren 5a

Urtero egiten dute torturaren aurkako ekitaldia, Zizurkil

Otsailaren 13an 34 urte beteko dira Joxe Arregi zizurkildarra torturaz hil zutela, eta hori dela eta, igandean ekitaldia egingo dute Zizurkilen.

Torturaren aurkako ekitaldia 13:00etan izango da, Joxe Arregi plazan, iaz torturatu guztien memorian jarritako oroitarriaren inguruan. Ez da ekitaldi bakarra izango hala ere, 09:00etan Pedro Mari Otaño plazatik abiatuta ibilaldia egingo dute Haizetsura, eta ekitaldi nagusia eta gero bazkaltzeko elkartuko dira Urkamendi elkartean. Bazkarirako izena emateko zerrendak jarri dituzte ohiko lekuetan, Egarri tabernan eta Iriarte jatetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!