Bi gazte atxilotu dituzte Zizurkilen, harategi batean lapurtzeagatik

Ataria 2015eko urtarrilaren 20a

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 16 eta 17 urteko bi gazte atxilotu dituzte Zizurkilgo harategi batean lapurtzeagatik. Bizilagun batek deitu zuen Ertzaintzara harategian zaratak entzun zituelako.

Ertzaintza iristean gazteak ihes egin eta taberna batean sartu ziren. Bertan atxilotu zituzten. Atxiloketaren unean tabernan zeuden 20 eta 27 urteko beste bi gaztek aurre egin zieten ertzainei, eta atxilotu egin zituzten.

Bi gazteek harategiko atea hautsi zuten, baita kutxa erregistratzailea ere. Kutxatik txanponak lapurtu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!