Lehenik bakoitzak lau 45 ontzako enbor moztuko dituzte, ondoren, segan hasiko dira. Ordubete aritu beharko dute lanean, eta belar kilo gehien ebakitzen dituena izango da irabazlea. Alda bakoitzak 2.000 euro jarriko ditu mahaiaren gainean, irabazlearen sari moduan.