Bigarrengo eskuko azokan postu eta jende gehiago izan da

Ataria 2014ko azaroaren 15a

Bigarren aldiz egin da azoka eta lehenengoan baina arrakasta handiagoa izan du; jostailuen trukerako azoka ere egin da Aurrera plazan

Bigarren eskuko azokaren bultzatzaileetako bat da Naiara Olano, eta aurrera begira espero du indar gehiago hartzea. Gaurkoa bigarren aldia da azoka jarri dela, eta 18 postu izan dira. Tolosaldean egiten den bakarra da, baina Andoain eta Hondarribi arteko herrietan ohikoak dira horrelako azokak. Zizurkilen bigarren eskuko azoka hileko hirugarren larunbatetan egitea da asmoa.

Bestalde, laugarren aldiz egin dute jostailuen trukerako azoka, eta horretarako bigarren eskuko azoka aprobetxatu dute. Guraso elkarteek antolatu dute, eta dinamika erraza da: jostailu bat utzi egiten da eta beste bat hartu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!