Batzarrak egingo dira Ubareko aparkaleku sistemaren inguruan

Ataria 2014ko urriaren 31

Zizurkilgo Udalak prestatu du Ubare auzoan aparkatzeko sistema berria arautuko duen ordenantza eta honen berri emateko batzarrak egingo dira azaroaren 4an eta 5ean.

Ekainean zehar egindako bileretan Ubareko auzotarrek beraien ekarpenak egin zituzten eta bertakoek ordenantzaren premia babestu zuten. Udalak horiek guztiak kontuan izanda burutu du datorren astean aurkeztuko dute sistema berria. Egoiliarrentzat erreserbatutako aparkalekuak ardatz izango dituen sistemaren nondik norakoak argitu eta azken ekarpenak jasotzeko bi batzar egingo dira. Lehena, azaroaren 4an, euskaraz, eta bigarrena, azaroaren 5ean gaztelaniaz. Bi batzarrak Atxulondo kultur etxean izango dira 19:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!