Igandean egingo den Zizurkilgo Azoka Bereziak XVII. edizioa izango du aurtengoa, beraz, Zizurkil Goiko Teodoro Hernandorena kalean zehar hainbat postu aurkitzeko aukera paregabea izango da. Frontoian, ohi bezala, artisauen lana ikusteko aukera ezinhobea egongo da.
11:00etatik aurrera ikusgai egongo dira baserritarren postuak eta artisauen lanak. Zizurkilgo baserritarren bost postu izango dira kalean eta beste bost artisau zizurkildar egongo dira frontoian 19:30era bitarte.
Aurtengo edizioko berrikuntzen artean Tabakalera kultura garaikideko zentroko bost artisau berriren presentzia azpimarratu beharko da. Artisau hauek inprimagailu digitalez osatutako lanak eta hiru dimentsioko piezak edukiko dituzte gerturatzen diren guztiek ikusi ditzaten.
Azokara gerturatuz gero, inprimagailu berezi hauek piezak nola sortzen dituzten ikusteko aukera ere izango da Tabakalera kultura garaikideko zentroko artisau hauei esker. Jendeak 3 dimentsiotan piezak eskaneatu ahal izateko ere eskaner berezia ekarriko dute. Esku protesikoak eta bustoa ere ikusgai izango dira postu honetan aerografoekin batera.
Herriko ikastetxeek eta guraso elkarteek ere postu bereziak jarriko dituzte igandeko azoka berezian. Etxeko txikienek ez dute aspertzeko aukerarik izango azokan. Goizean haurrentzako jolasak egongo dira udaletxearen aurrealdean eta 17:00etan pottoketan ibiltzeko aukera izango dute, baita ere galletak egiteko tailerra eta puzgarriak.
Beste urtebetez, Baserriko Argia Saria emango zaio herriko baserritar postu onenari eta Olentzo jatetxeak lau lagunentzako otordua oparituko du. Azoka honen bitartez eta igandeko hitzordua aprobetxatuz, Zizurkilgo baserritarren postuetan erosiz herriko baserritarrei laguntzeko deia egin nahi izan dute Udaletik.
Autobusaren doako zerbitzua ere eskuragarri izango da urtero moduan. Mugikortasun arazoak ekiditeko egun osoan zehar autobusak egongo dira Bulandegiko biribilgunetik eta Zubiarretxoko bidegurutzetik Zizurkil Goira. 10:45etik aurrera hasiko dira autobusen egun guztiko joan-etorriak eta azoka amaitu eta ordubetera, 20:30ean, jaitsiko da azken autobusa Zizurkil Goitik. Egunean zehar hainbat boluntario, udal taldeko kideak eta festa batzordeko jende ugari egongo dira lanean azoka modu egokian joateko.
Azken urteetako arrakastari jarraiki, aurten ere herri bazkaria antolatu dute. Txartela eskuratzen dutenak Zimiterioan elkartuko dira mahaiaren inguruan eta honako menu hau dastatu ahal izango dute: Salda, piper beteak, entsalada nahasia, oilaskoa, azokan erositako euskal pastela, kafea, txupitoa eta edaria.
Bazkarirako txartelak Iriarte, Atxulondo eta Egarri tabernetan eskuratu daitezke hogei euroren truke. Oraindik jendeak bazkarira animatzeko aukera aproposa du txartelak geratzen baitira. Egunean bertan ere herri bazkarirako txartelak erosteko aukera egongo da soberan geratuz gero.
Erraldoien topaketa
18:30ean hainbat herritako erraldoiak kalejiran izango dira herriko kaleetan zehar. Zizurkilek aurten egin berri ditu bi erraldoi eta honen harira, beste hiru herritako erraldoien konpartsekin batera, erraldoien topaketa antolatu da azoka bereziaren egunean.
Zizurkileko bi erraldoiekin batera herria bisitatuko duten erraldoiak Añorgatik, Ordiziatik eta Lezotik etorriko dira herrira eta hauen dantza eta mugimenduei Loatzo Musika Eskolako musikariek jarriko diete doinua.
Oraindik ez dute izenik Zizurkilgo bi erraldoiek eta ahalik eta azkarren bataiatzeko asmoz igandea aprobetxatu nahi da. Herritarrek bi erraldoi berrien izenak pentsatu, proposatu eta aukeratu ahal izango dituzte igandean. Boto-paperak egongo dira jendearen eskura izenak proposatzeko eta ondoren, botoa eman duten parte hartzaile guztien artean saski bat zozketatuko da.
EGITARAUA:
- 11:00-14:30/16:30-19:30. Baserriko produktuen eta artisauen azoka.
- 11:00. Kantu jira. Azoka euskal kantuz alaituko dute.
- 12:00. Haurrentzat jolasak udaletxe aurrealdean.
- 13:00. Zizurkilgo Azoka Bereziko Saria emango zaio Zizurkilgo janari postu hoberenari.
- 14:30. Bazkari herrikoia Zimiterioan.
- 17:00. Poneyak eta galleta tailerra haurrentzat.
- 18:30. Erraldoien topaketa Zizurkilgo erraldoi berriekin.
ARTISAUAK |
||
BIDATZ SASIAIN CAMINOS |
KOSMETIKA NATURALA ETA SENDABELARRAK |
TOLOSA |
NEREA ETXEGARAI GARAIKOETXEA |
ZERAMIKA ETA HARRI LANKETA |
IRUÑEA |
BITOR ARRIETA |
ZUR-TAILA |
DONOSTIA |
MaLGu BITXIAK |
BITXIGINTZA |
ORIO |
KILIKI-JOLAS-IRRI |
KILIKIAK |
ERRIBERRI |
BEATRIZ ALFAGEME |
KANDELAK ETA XABOIAK |
IDIAZABAL |
KROMOSOMA |
ZUREZKO JOSTAILUAK |
ERRENTERIA |
IÑAKI ORMAZABAL |
TXORIEN ETXETXOAK |
IKAZTEGIETA |
ZILARGI BITXIAK |
BITXIGINTZA |
DONOSTIA |
E-MENDI ARTISAUTZA |
LARRUA |
BERGARA |
E-MENDI ARTISAUTZA |
ERREMENTERITZA |
BERGARA |
AXUN JAUREGI |
BURDINA BIRZIKLATUA |
URNIETA |
ADRIAN DANIEL KITEBER GASS |
BEIRA ARTISTIKOA |
ANDA |
NEREA AGIRRE IRIZAR |
ESKUZ MARGOTUTAKO LIBURUAK, KOADROAK ETA ESKULTURA |
BERGARA |
ARQUIMAÑA |
DISEINU ETA FABRIKAZIO DIGITALA |
DONOSTIA |
KOLDO ARTOLA |
ARTISAUTZA DIGITALA |
DONOSTIA |
JOSEBA EGIA |
ARTISAUTZA DIGITALA |
DONOSTIA |
LAUREN ALIENDE |
ARTISAU BERRIAK |
GASTEIZ |
OSCAR HERRERO BRAVO |
3Dko INPRIMAGAILUAN INPRIMATUTAKO PIEZAK |
DONOSTIA |
ZIZURKILGO ARTISAUAK |
||
DARIO ARTETA |
BERRITZE LANAK ETA OLEO ETA AKUARELAK |
ZIZURKIL |
JUANI ALKORTA |
KUADROAK |
ZIZURKIL |
PATXI OTEGI |
ESKULTURA |
ZIZURKIL |
ZAPILIKI |
EHUNGINTZA MARGOTUA |
ZIZURKIL |
IZARO LIZARRAGA |
HAURREN ARROPAK |
ZIZURKIL |
BESTELAKOAK |
||
SAN MILLAN IKASTETXEA |
|
ZIZURKIL |
OTAÑO IKASTETXEA |
|
ZIZURKIL |
TOLOSALDEA TOUR |
TURISMO BULEGOA |
TOLOSA |
AZOKAKO JANARI POSTUAK:
Aintzinako gaztak |
|
Aia |
Maison Dufrexe ahatekiak |
|
Landak |
Eguzkileire ogi eta goxo ekologikoak |
|
Amezketa |
Mañeko gozogintza |
|
Mallabia |
Mahala Esneki eta Txerrikiak |
|
Leaburu |
Aldakurria ahatekiak |
|
Nafarroa Beherea |
Arizagako ogia |
|
Soraluze |
Eugenio Elorza erlezaina |
|
Segura |
Alpes Pyrenees alpeetako gazta |
|
Lapurdi |
Basoan |
|
Legutio |
Lokate ahuntz gaztak |
|
Aia |
Ogi zuri gozogintza |
|
Zizurkil |
Garazi loradenda |
|
Zizurkil |
Andrezketa baserria |
|
Zizurkil |
Loidi baserria |
|
Zizurkil |
Menditarte |
|
Zizurkil |
Ugarte baserria |
|
Asteasu |
Leyre Txokolateak |
|
Nafarroa |
Ana Aranda. Oliba-olio birjina estra eta pistatxo ekologikoak |
|
Mungia |
Ekain sagardoa |
Sagardo ekologikoa |
Zestoa |
El corral del tio Nicasio |
Eskabetxatuak |
Aragoi |
Erlan eztia |
Ezti ekologikoa |
Izurtza |