Banaketa egiteko, ordea, ezinbestekoa da familia bakoitzaren beharren araberako janari sortak egitea. Aurreko aldian bezala, boluntarioen laguntza beharko da oraingoan ere. Sortak egiteko eguna uztailak 26, larunbat goizez, izango da. “Janariak aste horretan iritsiko dira eta larunbatean sortak eginez gero, uztaileko azken astean banaketa egiteko moduan izango dira gizarte langileak”, azaldu du Nerea Lizarraga ongizate zinegotziak. Lan txandetan parte hartu nahi duenak bi modu ditu: Aiztondo mankomunitatean izena emanda edo 943 69 39 30 telefono zenbakira deituta. Lehen banaketan herritarren erantzuna bikaina izan zen, eta oraingoan ere, Zizurkilgo Udalak parte hartzeko deia egin nahi du.