Olasagasti Vs. Irazu

Irazuk ezin izan du Olasagasti gailendu

Ataria 2014ko apirilaren 28a

Joxe Mari Olasagastik ordu bete, lau minutu eta 36 segundo behar izan zituen 12 enborrak mozteko, Zizurkilgo Jon Irazuk baino bost bat minutu gutxiago.

Olasagastik eta Irazuk atzo zuten hitzordua Tolosako zezen plazan. 12 oinbiko ebaki behar zituzten eta lehiak ikusmina sortu zuen, jende asko joan zelarik apustua ikustera.

Urtarrilean adostu zuten apustua, eta hilabete hauetan entrenatzen aritu dira bi aizkolariak. Zizurkilgo Irazuk Atariari esan zionez, egurra berak aukeratutakoa izatea abantaila handia zen, baina bazekien Olasagasti esperientzia handiko aizkolaria izanda asmatuko zuela erabili beharreko tresnekin. Eta baita asmatu ere. Ordu bete, lau minutu eta 36 segundotan bukatu zuen lana Olasagastik, eta zizurkildarrak aldiz, ordu bete, bederatzi minutu eta 33 segundo behar izan zituen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!