Olasagasti Vs. Irazu

"Olasagasti da gehien motibatzen nauen aurkaria"

Jon Miranda Labaien 2014ko apirilaren 24a

Igandean aizkora apustua jokatuko dute Jon Irazu eta Joxe Mari Olasagastik Tolosan. Ataria irratian izan da aizkolari zizurkildarra, eta besteak beste, aurkaria analizatu du.

Urtarrilaren 10ean adostu zuten Irazu eta Olasagastik apustua. Harrez geroztik hiru hilabete eta erdi pasa dira eta gainean dute data. Igande honetan nor baino nor izango dira Tolosako Zezen Plazan 12:00etatik aurrera. 12 pago enbor ebaki beharko ditu aizkolari bakoitzak. Materiala, adostu zutenaren arabera, Irazuk eramango du.

Zizurkildarrak onartu du oraindik ez dagoela urduri igandeko probari begira. Guztiz aurkakoa da sentsazioa, "motibatuta" dagoela esan du, izan ere, une honetan "Olasagati zen gehien motibatzen zuen aurkaria".

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!