Urtarrilaren 10ean adostu zuten Irazu eta Olasagastik apustua. Harrez geroztik hiru hilabete eta erdi pasa dira eta gainean dute data. Igande honetan nor baino nor izango dira Tolosako Zezen Plazan 12:00etatik aurrera. 12 pago enbor ebaki beharko ditu aizkolari bakoitzak. Materiala, adostu zutenaren arabera, Irazuk eramango du.
Zizurkildarrak onartu du oraindik ez dagoela urduri igandeko probari begira. Guztiz aurkakoa da sentsazioa, "motibatuta" dagoela esan du, izan ere, une honetan "Olasagati zen gehien motibatzen zuen aurkaria".