Egarri tabernaren parean elkartu ziren 15 pertsona inguru murala margotzeko. Tokia apropos aukeratu dute, izan ere, herriaren erdi-erdian dago, eta bertatik jende asko pasatzen da eta denek ikusi ahal izango dute.
Murala Ainara Azpiazu ilustratzailearekin laguntzarekin margotu zuten eta helburua emakumeak handik pasatzerakoan, batez ere gauetan, murala ikusteakoan erosoago sentitzea da.