Marie Brizard enpresa zizurkildarreko langileak greban daude itxi egingo zutenaren mezua jaso zutenetik, eta lantegiko makinaria hustuko dutenaren beldur, goardia egiten ari dira kanpoan. Txandak antolatu dituzte, eta Zizurkilgo udalak utzitako kabina batean igarotzen ari dira egun hauek. 48 pertsonen lanpostuak kolokan daude.