Danok Danena Halterofilia Taldea bigarren, Espainiako Errege Kopan

Ataria 2013ko azaroaren 18a

Danok Danena taldekoak, sari banaketan.
Aurretik Espainiako Ligan bigarren postua ere lortu du eskualdeko halterofilia taldeak. Hamabi talde aritu dira lehian Errege Kopan.

Danok Danenak 1.919 puntu lortu zituen eta lehenengo postuan sailkatu zen taldeak, H. Tinerfeña, 2080 puntu lortu zituen. Lehiaketan sei pultsularik parte hartu zuten: Asier Gallego, Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain, Igor Sasiain, Teddy Martinez eta Mikel Alvarez. Kortajarenak, Sasiain anaiek eta Alvarezek taldea aurrera eramatea lortu zuten eta lan handia egin zuten bigarren postua lortzeko. Danok Danenatik azaldu dutenez, Gallegok eta Martinezek ez zuten eman beraiengandik espero zuten maila.
Bide batez, Danok Danenatik zale guztiei eta animoak bidaltzen dizkien afizionatu guztiei ere "eskerrik hoberenak" luzatu dizkiete.

Hurrengo txapelketa

Madrilen, azaroaren 30ean, Espainiako 15 eta 17 urte azpikoen txapelketa izango da jokoan, mutilen eta nesken mailatan. Bertan Danok Danena Halterofilia Taldeko lau pultsulari izango dira: Goretti Amonarriz, Susana Davilak, Lyam Rodriguez eta Asier Gallego.

Jon Sasiain, txapelketaren une batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!