Joseba Esnaola berrobitarrak bere herrian egindako marka saiakeraren aurretik halterofilia erakustaldia egin da, eta bertan lortu du Davilak bere errekorra. 75 kilokoa igoaz, Espainiako marka berdindu du, 15 urte azpiko mailan. Saiatu da 80 kilokoa igotzen, baina gutxigatik ez du lortu. Igo izan balu, maila horretako Europako bigarren marka izango zen.