Ziotza pilota eskolako bilera egingo dute gaur arratsaldean Zizurkilen

Ataria 2013ko irailaren 10a

Zizurkilgo Ziotza pilota eskolak datorren astelehenean, hilak 16, hasiko ditu ikasturte berriko ikastaroak. Zazpi urtetik gorako neska-mutilentzat pilotan edo paletan jokatzen ikasteko aukera eskaintzen du eskolak. Hori dela eta, izena eman nahi duten neska-mutilen gurasoekin bilera bat egingo dute gaur arratsaldeko zazpietan, Iriarte kultur etxean. Bertan, pilota eskolaren egutegiaz eta ikastaroen ordutegiaz informatuko da, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!