Joseba Otaegik ezin izan du Aitzol Atutxaren aurkako lehia gainditu

Ataria 2013ko ekainaren 28a

Hernanin atzo jokatu zuten Urrezko Aizkora txapelketaren bigarren jardunaldia, eta Aitzol Atutxa egungo Bizkaiko txapeldunaren eta Joseba Otaegi Gipuzkoako txapeldunaren arteko lehia bizkaitarrak irabazi du. Zizurkilgoak, beraz, ezin izan ditu bere lehen puntuak batu. Atutxak bi minutuko aldea atera zion Otaegiri.

Bestalde, etzi, igandean, Arabako Ondategi herrian jokatuko dute Urrezko Aizkolarien hurrengo jardunaldia, 12:30etik aurrera. Ugaitz Mugertza mutrikuarra eta Jon Rekondo leitzarra ariko dira nor baino nor.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!